XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ichtorio-michterio Ganichen makhila

Euskual-Herriko herri batetan bizi zen, noizbait, zurgin bat deitua Ganich, santsusi bezen alegara.

Lan-eginarenkin akhort bazabilan eta ere gau-ta egun ostatuz ostatu.

Nola egin zezaken bertzela? Ez ote da
Igandearen laguna, aste-lehena?
Egun horen biharamuna, astea-artea?
Kalernatsu, ez lan gostu, aste-azkena?
Haizetsu, teila harrotzaile ortzeguna?
Enbatatsu, leio, athe chehatzaile, ortziralea?
Laneko gogoaz bethea larumbata?
Bainon, zertako unha?... Akabo da astea!.

Ahatik, eskuetan babak higuin balinbazazkion, ez zen beldur mihia, gogoa higa zazkion.

Mintzatzaile ederra, izpiritu zorrotz-dun, guti zagon ichilik, nehork ez zezakion arrazoina hauts.

Ez zuen Euzkuaraz parerik.

Ezin jasanak zituen erdaldunak.

Aratsalde batez, zaldun arrotz batzuek sartzen dire Ganich zagon ostatuan.

Mahain batetan jarri, edan behar zutena zerbitzarazi-ta, batek, irri aire batekin, galde egiten dio ostalerari zer demuntreko mintzaira aditzen zuten.

- Euskuara, dio Ganichek bere tokitik.

- Irri karkaraz lotzen zaizko ethorri berriak.

Gure zurgina, asaldatua, urbiltzen zaiote.

- Ez eskarnia Euskuara edo ez duzue bidea idekia izanen!.

Nola arrotz edaleek gehiako eskarnio egiten baitzioten, Ganichek, hasarreak ithoa, emaiten dio pusako bat bati.

Hunkitu bazuen hunkitu zuen, chutitzen dire zaldunak eta denen artean umatzen dute gure gizona.

Zaldiz higain ta ihesari eman ziren.

Kasaila hori hedatu zen.

Zombeit egunen buruan, bertze hain bertze zaldun ethorri ziren ostatu bererat.

Ganich han zagon bere afruntua ezin iretsiz, bainon ez lotsatua.

Berriz ere arrotz edaleak, balintriaka.

Euskualdunen mendratzen hasten dire.